Gure lantegi handiak ekoizpen-biderik modernoenez horniturik daude. Duela gutxi GLEASON-PFAUTER marka duten tailatzeko eta artezteko makina berriak jarri ditugu, punta-puntakoak direnak.

Gure Kalitatea Kontrolatzeko eta Bermatzeko Departamentu osoa informatizaturik dago eta KLINGELNBERG markako egiaztagailuez eta hiru dimentsioko makinez horniturik dago. Bertan lehengaiak analizatzen eta kontrolatzen ditugu, baita horien ondorengo tratamendua ere, eta bukaerako produktuari fabrikazio eta kontrol araurik zorrotzenak ezartzen dizkiogu. Dagozkion kalitate ziurtagiri eta grafikoetan ateratako emaitzek gure lana bermatzen dute.

Zuazo S.A. enpresak ISO 9001:2000 ziurtagiria jaso du (LLOYD’S REGISTERS erakundeak emana). Horrek esan nahi du gure bezeroei kalitate bikaina eta zerbitzu osoa ere bermatzen diegula; horixe baita, eta beti izango baita, gure helburu nagusia.

 
c/ Albert Einstein, 33 - E-01510 - Miñano Mayor (Alava)
Tel. + 34 945 260 739 - Fax. + 34 945 270 575 -
zuazo@zuazo.net
Lege Oharra - Pribatutasunerako politka